2Surf Business Meeting-a urtero ospatzen den jardunbide egokien eta hartu-emanean oinarritzen den ekitaldia da, hitzaldi eta surf industrian erreferentea diren personen artean. Helburua, tokian tokiko profesionalak inspiratzea eta laguntzea da, interesgarriak izan daitezkeen gaietan, batez ere, surf industriari loturiko ekintza profesionalen garapenean.

Topagune hau, surf sektoreko ekintzaileentzako aukera paregabea da, haien ezagutza zabaltzeko, eta haien egitasmoak garatzeko, inetreseko harremanak ezartzen dituztelarik. Era berean, ezagutzaren hartu-eman bat bilatzen da, hala nola, surf eremuko agenteak biltzea, industriaren balore-kate osoa barneratuz: ekoizleak, hornitzaileak, banatzaileak, hezitzaileak, … zeinekin kolaborazio espazio egonkor bat sortzen den, banatutako balorea sortzeko helburuarekin.

Aurreko edizioetan,nazoarte mailako izen handiko profesional adituen partehartzea izan dugu, erreferenteak diren enpresa, ekintzaile eta antolakuntzak, zeintzuek, haien esperientziak banatu dituzte, joerak, erronkak eta aukerak landu ditugularik, bai turismo arloari lotuta, nola, garapen profesionalari edota digitalizazioari ere.

2022rako PROPOSATURIKO GAIAK ETA JARDUNALDIAK

Beti bezala, hiru dira proposaturiko jardunaldiak. Denak, doaneko sarrera irekia dute baina derrigorrezkoa da, webgunean bitartez, izena ematea, bai jardunaldi bakarrera, nola hiruretara, izen-emate atalera joanez gero.

Urriak 19, Getxo Itas Hub, Networking jardunaldia, bertoko surf enpresa eta ekintzaileei zuzenduta. Aholkularitza pertsonalizatua eskainiko du aditu batek.

Urriak 20, Sopelako Kurtzio Aretoan, izen handiko 4 erreferenteen hitzaldiak. Gaiak: biomaterialak, merkatua, jasangarritasuna eta berrikuntza krisiadian.

Urriak 21, Itsasmuseum Bilbao, Surf industria eta Turismoari buruzko mahai-ingurua