Surf Business Meeting-a urtero ospatzen den jardunbide egokien eta hartu-emanean oinarritzen den ekitaldia da, hitzaldi eta surf industrian erreferentea diren personen artean. Helburua, tokian tokiko profesionalak inspiratzea eta laguntzea da, interesgarriak izan daitezkeen gaietan, batez ere, surf industriari loturiko ekintza profesionalen garapenean. Topagune hau, surf sektoreko ekintzaileentzako aukera paregabea da, haien ezagutza zabaltzeko, eta haien egitasmoak garatzeko, inetreseko harremanak ezartzen dituztelarik. Era berean, ezagutzaren hartu-eman bat bilatzen da, hala nola, surf eremuko agenteak biltzea, industriaren balore-kate osoa barneratuz: ekoizleak, hornitzaileak, banatzaileak, hezitzaileak, … zeinekin kolaborazio espazio egonkor bat sortzen den, banatutako balorea sortzeko helburuarekin. Aurreko edizioetan,nazoarte mailako izen handiko profesional adituen partehartzea izan dugu, erreferenteak diren enpresa, ekintzaile eta antolakuntzak, zeintzuek, haien esperientziak banatu dituzte, joerak, erronkak eta aukerak landu ditugularik, bai turismo arloari lotuta, nola, garapen profesionalari edota digitalizazioari ere. 2019rako PROPOSATURIKO GAIA Sektoreari balsera gehietzeko joerarekin jarraituz, BERRIKUNTZA SURFAN, gaia planteatu da medio berri honetarako. Berebiziko garramtzia eman zaio enpresen lehiakortasunaren hobekuntzan, gizarteratzean eta emakumearen ahalduntzean. Helburuak
  • Berrikuntza zer den ulertu eta aplikatzen ikasi.
  • Arrakasta kasuak eta jardunbide egokiak ezagutu.
  • Berrikuntza kudeatzen ikasi , hala nola produktu eta zerbitzuei etekina ateratzen.