Berriak

RESUMEN SOPELA SURF BUSINESS MEETING VII LABURPENA
ZUZENEKO EMANALDIA PROGRAMATUTA, URRIAK 26

Neoprenozko trajeak garbitzeko, lehortzeko eta desinfektatzeko makinak diseinatu, ekoiztu eta komertzializatzen dituen enpresa da Dryfing

Naia Espinosa eta Juango Torres, Dryfineko sortzaileak

Naia eta Juanjo aurkeztera gatoz. Dryfing marka gaztea eta ospetsuaren sortzaileak dira. Gasteizen kokatuta dagoen enpresa honek, neoprenozko trajeak garbitzeko, lehortzeko eta desinfektatzeko makinak diseinatu, ekoiztu eta komertzializatzen ditu!

Haien helburua, itsas kiroletarako sektorean diharduten enpresei laguntzea da, neoprenozko jantziak era erraz eta azkarrenen kudeatzen, bezeroei eskaintzen zaien zerbitzua hobetuz.

Handia da oso bikote honen pasioa sufarekiko. Naia Espinosa, surf irakaslea izateaz gain, Administrazio eta Zuzendaritza ikasketak ditu, baita Marketing Digitalean masterra ere. Bere ikasketak hasi zituenetik, surfa eta ekintzailetza lotzea izan du helburu,Itsasoa eta Irristaze sektore honetarako produktu berritzailea sortzea lortu duelarik, kirola eta industria batuz.

Naiaren kidea dugu Juango Torres. Bera, erizaina eta fisioterapeuta da eta urrunetik datorkio ekintzailetzarako amodioa. Izan ere, egun, estatu mailan primeran diharduen startup-a sortu zuen eta mentorea da Valentziako Unibertsitatearen Enpresa Kultura Katedran. Biak izango dira Surf Business Meetingaren 5.edizioan protagonista. Inspiragarriak izateaz gain, arrakastarako gakoak emango dizkigute, baita jarraitu beharreko praktika onak partekatu ere. Sakonago ezagutzera gonbidatzen zaitugu: https://dryfing.com