HIZLARIAK 2022

ALEX RAYÓN

Alex Rayón Jerez (Bilbo, 1984) Brain & Code (brainandcode.tech) enpresako zuzendaria da. Informatika eta Telekomunikazioetan doktorea, programazioaren eta adimen artifizialaren arloko irakasle, aholkulari eta garatzailea izan da azken hamabost urteetan. ETEetan eta enpresa handietan eraldaketa digitaleko soluzioak ezartzeko proiektuak zuzendu ditu. Newsletterdigitaldata.substack.com (10.000 harpidedun) aldizkariaren editorea ere bada. Itsasoaren eta lerraduraren sektoreko enpresei aholkuak eman dizkie urteetan, eta sektore horri adimen artifiziala arrakastaz nola aplikatu azalduko digu.

GABY PÉREZ

Meteorologiaren ingeniari amorratua, 2016an Meteowhizz sortu zuen, meteorologia praktikara eramanez lur anitzetan, itsasoko eta mendiko kiroletatik hasi eta unibertsoaren behaketaraino.

Hamarkada bat darama meteorologian eta ozeanografian espezializatutako prestakuntza ematen 900 ikasleri baino gehiagori foro anitzetan, hala nola kirol bakoitzerako tailer eta ikastaro bereziak, hitzaldiak, hitzaldiak eta mintegiak. Goi mailako kirolarien meteorologia-aholkulari gisa lan egiten du. Gabik maiz egiten du surfa, Stand-Up Paddle surfa, trail running, slackline, apnea eta yoga.

JOHNNY CABIANCA

Johnny Cabiancak inork ez bezala ezagutzen ditu surfeko taulak. Azken 35 urteetan, taulak egiten eta munduan zehar shaping-ari buruz dituen ezagutzak sakontzen jardun du. Johnny entziklopedia ibiltaria da, errendimendu handiko taulak sortzeko prozesuaren xehetasun guztiak modu sinestezinean kontrolatzen ditu. Denbora luzez, munduko shaper-ik onenekin lan egin zuen. Duela urte batzuk, Johnny Gabriel Medina munduko zirkuitua irabazi zuen lehen brasildarraren taulak shapeatzen hasi zen Maresiasen (Brasil). 2016an etapa berri bati ekin zion: Basque Country Surf Company sortu zuen Zarautzen, punta-puntako teknologiaz hornitutako lantegia, surfeko ohol onenak ekoizten jarraitzeko.

IKER AGUIRRE

Surflariantzako enpresa sekretuak krisialdi garaian

MARIA C. UYARRA ETA SARAI POUSO

Pertsonen osasuna eta ongizaterako itsas aisialdia eta jardueren ingurumen, gizarte eta ekonomia jasangarritasuna

JOÃO ZAMITH

Surf industria, ekonomia urdina eta proiektu europearrak

CARLOS SAN JOSÉ

Ekodiseinua eta ingurumen-eragin txikiko surf taulen garapena

HIZLARIAK 2021

Diego Santos, soziologian doktorea. Kontsumo joerak

ESAIDAZU ZEIN BELAUNDALDIKOA ZAREN, ETA ZER KONTSUMITZEN DUZUN ESANGO DIZUT


Aski ezaguna da krisialdi garaian izaten den surf gorakada, baita pandemia garaian ere. Izan ere, asko dira honen inguruan egin diren ikerketak. Badakigu, nork eta zer kontsumitzen den Surf, Itsaso eta Irristatze Industrian. Kontutan hartzeko datuak duda barik. Kontsumo joera hauei buruz hitz egitera etorriko zaigu Sopelara ostiral honetan, Surf Business Meetingaren bosgarren edizio honetara, Diego Santos.
Diego irakaslea da Ostelea Tourism Management School –en eta IDITUR-eko kidea, Ostelea-EAEko Ikerketa, Zabalkunde, eta Turismo Berrikuntza Zentrua.
Doktorea da soziologian eta Zuzenbidean burutu zuen masterra. Espainiako Turismo buelgoak Singapurren duen egoitzan egin zuen lan, baita Nekazaritza,  Elikadura eta Ingurumen Ministeritzan ere non kontsumo handiaren inguruko gaiekin lan egin zuen. 2017tik, Ostelea-EAE hainbat programetan da irakasle.
Bere ikerketa hildo nagusiena, surf soziologia da, kultura eta turismo ikuspuntutik. Honen inguruan, hainbat artikulu akademiko, liburu eta hitzaldi eman ditu. Bere azken ikerketek, ekitaldietan, kirol turismoan eta berrikuntza irakaskuntzan  oinarritzen dira.

Lucía Villegas, Makai Mauka Sports marketing-ean aditua den  komunikazio  agentziako sortzailea

Madrilen jaio eta bizi bada ere, asturiarra sentitzen da bera. Lucía Villegas beti egon da iparralderi lotuta, itasoari eta irristapen kirolei, batez ere surfara, Asturiaseko Salinas hondartzan igarotako udei esker. Bidaiari amorratua da eta surf munduan aski ezagunak diren Jaws, Pipeline, Cloud 9, Bells Beach edo Jailbreak bezalako olatu ospetsuak ezagutu ditu. Portsmouth-eko unibertsitatean lortu zuen International Business Administration titulua eta Marketing Digitala eta E-Commerce masterra amaitu berri du.

Baina benetan gustokoen duena komunikazioa eta marketinga da. Horregatik, Denver, New Orleans edo Rotterdam bezalako hiritan bizi ostean, Espainiara bueltatu zen, bere jarduera profesionala komunikazioaren hildotik  jarraitzeko.

8 urte eman zituen komunikazio eta hedabide agentzietan eta telebistan espezializatu zen, lan handia egin zuelarik, telebistan surf eta skate bezalako kirolak, futbol eta saskibaloia bezalako kirolekin batera ateratzeko estatu mailako saio ezberdinetan. 

Hortik Red Bull Españara egin zuen salto, eta 7 urte eman zituen Komunikazio Arduradun bezala Action Sports sail garrantzitsuan. Red Bull Rivals, Red Bull EOLO, Red Bull X-Fighters eta Red Bull Cliff Diving mundu serialak edo Red Bull Stratos bezalako lorpen historikoen parte izateko aukera izan zuelarik. Era berean  izen handiko kirolariekin lan egiteko aukera izan du: Natxo González, Gisela Pulido, Queralt Castellet edo Danny León besteak beste.

25 kirol ezberdinetan lan egin badu ere, surfa du gustokoen eta abentura eta erronkaz jositako hamarkada t`erdi ostean,  ekintzailetzara animatu zen eta 2019an Makai Mauka Sports marketing-ean aditua den  komunikazio  agentzia sortu zuen non irristapen kirolariak nagusi diren. Abentura berri honetaz mintzatuko da Lucía Surf Business Meetingaren bosgarren edizio honetan eta zenbait gako partekatu ditu  hedabideekin mantentzen dugun harremana hobetzearren. 

Pierre Rollet, olatu handiko surflari profesionala eta enpresaria

PIERRE ROLLET Big Wave Surf Rider ospetsua dugu. Oso ezaguna nazioarte mailan baina baita gure kostaldean ere. Izan ere,  urte asko daramatza Getxon urtero opatzen den Punta Galea Challenge olatu handiko surf txapelketan parte hartzen.  2018ko edizioaren txapelduna izan zen eta txapeldunordea berriz 2019ko edizioan, duda barik, egun arte izandakoen artean, onena, Lucas Chianca brasildarra eta    Alex Bothelo portugaldarraren kontra, bi izen handiko lehaikideak.

Baina Pierre gainera, arrakasta handiko enpresaria da. Hossegorren kokatzen den Naturéo izeneko Surf Camp famatuaren sortzailea eta arduraduna da. Naturéo, eko villagebezala ezagutzen den kontzeptua da. Covid garaian,sasoi bikaina izaten ari dira. Bezeroek, familiak batez ere, natura espazio irekiak bilatzen baitituzte kirola praktikatzeko.

Landetan ezartzen den proiektu honek, bertoko produktua babesten du, eredu bikainan bilakatu delarik. Bertoko hornitzaileek, laguntzailetza ekosistema berezia sortu dute, proiektuak babesten dituen baloreekin bat egiten dutelarik: jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra besteak beste. Arrakasta kasu honetaz eta bertoko baloreetaz mintzatuko da Rollet, Surf Business Meetingaren bosgarren edizioan, Sopelako Kurtzio aretoan, urriak 8an.

Dryfing, neoprenoak lehortzeko makinak diseinatzen dituen enpresa berria

Naia eta Juanjo aurkeztera gatoz. Dryfing marka gaztea eta ospetsuaren sortzaileak dira. Gasteizen kokatuta dagoen enpresa honek, neoprenozko trajeak garbitzeko, lehortzeko eta desinfektatzeko makinak diseinatu, ekoiztu eta komertzializatzen ditu!

Haien helburua, itsas kiroletarako sektorean diharduten enpresei laguntzea da, neoprenozko jantziak era erraz eta azkarrenen kudeatzen, bezeroei eskaintzen zaien zerbitzua hobetuz.

Handia da oso bikote honen pasioa sufarekiko. Naia Espinosa, surf irakaslea izateaz gain, Administrazio eta Zuzendaritza ikasketak ditu, baita Marketing Digitalean masterra ere. Bere ikasketak hasi zituenetik, surfa eta ekintzailetza lotzea izan du helburu,Itsasoa eta Irristaze sektore honetarako produktu berritzailea sortzea lortu duelarik, kirola eta industria batuz.

Naiaren kidea dugu Juango Torres. Bera, erizaina eta fisioterapeuta da eta urrunetik datorkio ekintzailetzarako amodioa. Izan ere, egun, estatu mailan primeran diharduen startup-a sortu zuen eta mentorea da Valentziako Unibertsitatearen  Enpresa Kultura Katedran. Biak izango dira Surf Business Meetingaren 5.edizioan protagonista. Inspiragarriak izateaz gain, arrakastarako gakoak emango dizkigute, baita jarraitu beharreko praktika onak partekatu ere. Sakonago ezagutzera gonbidatzen zaitugu: https://dryfing.com